HISTORIA - AURKEZPENA
10 minutuko aurkezpena prestatu behar duzue. LIBRE da formatua aukeratzea. Horma irudia, Powerpoint, Bideo bat, antzezpena…
Aurkezpen honetan aukeratu duzuen gaiaren ikerketa agertu behar da. (Erregeak, argazkiak, gizartea – kultura – gertaerak (hasiera-bukaera) – aurrerapen teknologikoak – monumentuak, Mapak – Denboralerroa)
Astean zehar historiaren etapak landuko ditugu, baina egunero utziko dizuet denbora hau prestatzeko.
PROZEDURA
1- Ikerketa lan bat da. Gaia osoa irakurri ondoren, zerbait berezi bilatu, une garrantzitsu bat, bataila, pertsonaia, erabakiak…- Horren inguruan ahalik eta informazio gehien bilatu. Web, bideoak, entziklopediak, inguruneko liburuak bilatu eta irakurri.
Gomendatzen dizuet aurkitzen dituzuen web orrialdeak, bideoak eta datu guztiak dokumentu batean edo dropboxen zuzenean gorde gero laburbiltzeko
2- Ez dugu laburpen osoa aurkeztu behar, orokorrean denok irakurriko dugu eta. TXAPARIK EZ!!! Gidoi bat prestatu. Zerbait berezi, ohiturak , bitxikeriak.
Hiztegi eta itzultzaile batzuk daude interneten. Hitzak bai, esaldi motzak tira, baina parrafoka EZ ITZULI. Ez dizuet gomendatzen itzultzaile bat erabiltzea, esaldiak sentidurik gabe geratuko direlako.
3- Irudiak/bideo aukeratu – Bideoa jarriz gero zuk ikusi eta benetan interegarria bada bakarrik jarriko duzu. Gehienez jota, 2-3 minutukoa eta oso konkretua. Erderaz badago, saitu itzulpenak egiten.
4- Aurkezpena prestatu. Egin baino lehen gutxienez behin izpilu baten aurrean egin.
5- (TALDE LANA) Mapa (Euskadikoa, Espainiakoa edo Europakoa erabili behar duzu azalpenak ematen dituzuen bitartean kokatzeko gertaerak). Baina kontuz! ALDI HORRETAKO MAPA (historian zehar aldaketa batzuk izan dira eta.
6- kokatzeko. Historiako zein etapatan gaude?
7- Hiztegi bat prestatu – Definizio batzuk
8- Baliabideak - Informazioa nondik atera duzu agertu behar da.
PUNTUAZIOA – ARIKETAK ETA AZALPENAK ONDO EGIN EZKERO, LAN HONEK AZKEN NOTAREN EHUNEKO BERROGEIA BALIO IZANGO DU, hau da, 4 PUNTU.
Informazioaren trataera – Gelan egindako lana, informazioa, ikerketa, nola garatzen du gaia, aurkezpena.
Aurkezpena – Jarrera, prestakuntza, materiala, aurkezpena, hizkuntza.
TALDE LANA – Talde lana, Denbora/Mapa lerroa prestatu
GAIAK.
HISTORIAURREA PALEOLITOA
NEOLITOA
METAL AROA
ANTZINAROA GREZIAKO ZIBILIZAZIOA
ERROMAKO ZIBILIZAZIOA
IBERIARRAK -ZELTAK-ZELTIBERIARRAK
FENIZIARRAK
KARTAGOTARRAK – ANIBAL –GUDA PUNIKOA
ERDI AROA GERMANIARRAK – ERRESUMA BISIGODOA
AL ANDALUS –
KRISTAU ERRESUMAK
ARO MODERNOA Errege-erregina Katolikoak (Elisabet I – Fernando II)
Amerika aurkitzea
Karlos I - Filipe II
Karlos II – Filipe Anjouko – Ondorengotza Gerra -> Karlos III
ARO GARAIKIDEA Frantziako Iraultza
Napoleon Bonaparte -> Independentzia Gerra
Monarkia -> monarkia absolutua – monarkia parlamentarioa
Errepublika
Espainiako Gerra Zibila -> Diktadura
Trantsizio demokratikoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario